Arrasateko herri autobusaren 1 lineak ibilbide aldaketa izan du San Isidro zubiko obrak direla-eta: gaurtik (irailak 5) eta obra horiek iraun arte, 8:05ean Eroskitik anbulatoriorantz doan autobusa Eroskitik Musakolako geltokira joango da lehendabizi, eta handik anbulatoriorako bidea hartuko du. Udaletik esandakoaren arabera, autobusa Musakolako geltokian 8:05 inguruan egongo da. Gaineratu dute aldaketak, printzipioz, goizeko autobusari bakarrik eragingo diola.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.