Gaur aurkeztuko dute 'Arrasate 1936: Emakumea, gerra eta errepresioa' Arrasaten

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko irailaren 18a

Dokumentalaren bi saio izango dira, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, 19:00etan hasita, Amaia antzokian eta, besteak beste, dokumentalean testigantza eman dutenei omenaldia eskainiko zaie. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak egin du ikus-entzunezkoa eta aurkezpen ekitaldia ere hark antolatu du. Gerra eta gerra ostea sufritu zuten emakume arrasatearren testigantzak jasotzen ditu bideoak.

Errepublikaren aurka matxinatu zirenek eta, gerra ondorean, Francoren diktadurapean bizi eta haren errepresioa jasan zutenen gainekoa da dokumentala, garai ilun haiek bizi zituzten emakume arrastearren ahotan kontatua.

"Historia idatziak jaso ez arren, emakumezkoak izan dira urte goibel hauetako protagonista nagusiak. Sufritu dute, baina jardun dute, sortu dute eta aurrera egiten jakin dute. Dokumental honek emakumeek jasandako ahanztura eta isileko istorioa aireratu nahi ditu" diote Intxorta 1937 Kultur Elkartekoek.

Dokumentalean, testigantzez gain, garai hartako pasarteak birsortu dituzte, irudi egiazko, gogor eta hunkigarriak sortuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak