Besaideko Oroimen Eguna, irailaren 16an

Xabier Urtzelai 2012ko irailaren 5a

Mendian hil diren mendizaleak omentzeko Oroimen Eguna egingo dute irailaren 16an, urtero moduan, Besaiden. Euskal Herriko osoko mendizaleak batuko dira egun horretan Besaiden, eta Arrasatetik 08:30ean hartuko dute Besaiderako bidea. Horrekin batera, irailaren 23rako mendi irteera antolatu du Besaidek, Burgos eta Bizkaia batzen dituen muga inguruetara.

Burgosko San Pelayotik Enkarterrietan dagoen Orduntera arteko mendi zeharkaldia proposatzen dute Besaideko lagunek irailaren 23rako. Eta, egun pasa hori egitera animatzen direnek irailaren 17a, 18a eta 19a dute izena emateko (19:30etik 20:30era)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak