Uribetxeberriaren aldeko agerraldiak, gaur eta bihar

Ubane Madera 2012ko irailaren 5a

"Josu behingoz aska dezaten eskatzeko" mobilizazioak egiten dihardute Arrasaten egunotan, Herrira ekimenak deituta. Atzo kale agerraldia egin zuten, eta beste bi iragarri dituzte, gaurko eta biharko (19:00etan Herriko plazan). 

Horrez gainera, fiskalak Uribetxeberriaren "baldintzapeko askatasuna errekurritzen badu eta hura ez badute askatzen", iragarri dute manifestazioa egingo dutela egubakoitzean, 19:00etan, Herriko plazatik aterata.

Herrira ekimenak dei berezia egin gura diete herritarrei "Josuren askatasuna lortu arte mobilizatzen jarraitzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak