Merkemerkauaren edizio berri bat egingo da irailaren 15ean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko irailaren 4a

Irailaren 15ean, zapatua, Arrasateko kaleak salerosketa gune bilakatuko dira, Ibai-Artek Udalaren laguntzarekin antolatzen duen Merkemerkauaren harira.

Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteko kide diren dendek kalera aterako dituzte beste behin ere beraien produktuak, 10:00etan hasita 20:30ak arte. Askotariko gaiak aurkituko dituzte erosleek hilaren 15ean:arropak, bitxiak, ile-apaindegiko produktuak... Guztia, ohi baino prezio hobean.

Baina postuek bakarrik ez, trikitilariek ere Alde Zaharra girotuko dute hilaren 15ean. Goiz eta arratsaldez aterako dira, 11:30etatik 13:30etara aurrena, eta 18:30etatik 20:30etara ondoren. Bestalde, 17:00etan buruhandien txanda izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak