Ibilbide kulturalak zozketatuz hasiko du iraila Ibai-Artek

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko irailaren 3a

Arrasateko ondare historikoa ezagutarazteko xedea duen 'Arrasate, Museoa Zabalik' deituriko promozio berezi batekin ekin dio iraila Arrasateko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak.

Ibai-Arteko dendetan beraien erosketa-txartelarekin ordaintzen dutenen artean bi pertsonentzako 40 ibilbide kultural zozkatuko dituzte irailean zehar. Ordainketa unean bertan jakingo dute erosleek sarituak izan diren ala ez, erosketa tiketean "Ibilbide Kulturala" mezua agertuko baita.

Urriko eta azaroko zapatutan egingo dituzte Arrasateko Alde Zaharrean aipatutako bisitak, eta bitxikeria eta istorioen bidez Arrasateri buruz gehiago ikasteko aukera edukiko dute. Saritutako lagunek aldez aurretik zehaztu beharko dute bisita hitzordua 943 79 30 90 telefonora deituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak