Gaur hasiko dute ikasturtea Goikobaluko helduek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko irailaren 4a

Goikobalu abesbatzako helduen taldeak gaur hasiko du ikasturtea. Aurten ere martitzenetan –21:00etatik aurrera– eta eguenetan –20:00etan hasita– egingo dituzte entseguak. Goikobalu Gazte, Goikobalu Txiki eta tailerreko taldeak beranduago hasiko dira. Urtero moduan, gonbidapena egin diete abestea gustuko dutenei izena eman dezaten, gazteei bereziki. Izena eman edota informazio gehiagorako bi aukera daude: 685 750 222 telefonora deitu, edo goikobaluarrasate@gmail.com helbide elektronikora idatzi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak