Parte-hartze onarekin hasi dituzte Zarugaldeko jaiak

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko irailaren 1a

Txupinazoaren ostean, haurrek hartu dute protagonismoa Arrasateko Zarugalde kaleko jaietan. Haurren adin eta gustu guztiendako moduko jokoak egin dituzte, hauexek besteak beste: zaku karrera, arto jasotze moduko jolasa baina azenarioekin, goxokiak irin artetik ere hartu behar izan dute ahoarekin... Gaztetxoak pozik ibili dira, baita gurasoak ere.

Antolatzaileak ere momentuz gustura daude baina oraindik egun luzea dute aurretik eta baita ekintza ugari ere: triki-bertso poteoa, mus eta partxis txapelketak, bonba japoniarrak, buruhandiak, txistulariak, auzo-afaria, erromeria eta zezen suzkoa. 

Zarugalde eta inguruetakoek, beraz, badute oraindik zertaz gozatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak