Josu Uribetxeberria baldintzapean aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko José Luis de Castro epaileak. Uribetxeberriaren abokatuak azaldu du helegiterik ez dagoen artean berehala bete behar dela ebazpena, eta horixe eskatu diote Espetxe Zaintzari. Arantza Aparicio abokatuak uste du ebazpena berehala indarrean ez jartzea "legez kanpokoa" dela eta "ebazpena berehala aplikatu behar" dela esan du. Auzitegiaren ebazpenari errekurtsoak jar dakizkioke oraindik. AVTk Fiskaltzari eskatu dio "bide guztiak erabiliz" saia dadila Uribetxeberria kartzelan mantentzen. Atzo, egubakoitza, Uribetxeberria "lehenbailehen" askatzea eskatzeko manifestazioa egin zuten ehundaka lagunek Arrasaten. Gaur, zapatua, gaixo larri dauden euskal presoak askatzea eskatzeko manifestazioa egingo da Donostian, 17:30ean Antiguako tuneletik abiatuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.