Bidea itxiko dute Arrasateko Galizia kalean, astelehenean

Usoa Agirre 2012ko irailaren 3a

Gaur, astelehena, irailak 3, Arizmendi Ikastolako Santa Teresa gunekoek bidea itxiko dute Galizia kalean, 10. zenbakian (Santa Teresa auzoan, paseoko goi aldean dago). Eraikin aurrefabrikatu batzuk jarri behar dituztelako itxiko dute bidea, udaletik jakinarazi dutenez.

Honako ordutegian egongo da itxita bidea:

  • 09:15- 11:30
  • 15:30- 17:30

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak