Torremolinosera, Abaroaren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko abuztuaren 31

Abaroa erretiratu elkarteak irteera antolatu du Torremolinosera (Malaga). Urriaren 7tik 21era joango dira eta izena ematen duen pertsona bakoitzak 510 euro ordaindu beharko du –250 euroko fidantza–. Irailaren 21era arte eman daiteke izena. Nola? Bada, Etxaluzeko bulegoetara jo beharko du interesatuak eta autobuseko eserlekuak izenemate ordenaren arabera zehaztuko dira.

Bidaiaren prezioaren barruan honakoa sartzen da, besteak beste: autobusa Arrasatetik, joaneko eta bueltako bazkaria, 14 gauerako hiru izarreko hotela –mantenu osoaz– eta bidaiaren asegurua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak