"Futbol eskola, infantil, kadete, jubenil, nagusi… talde zabala dago Mondraren barruan, eta nesken artean ere badago gauzak ondo egin gura dituen talde bat. Bat gehiago izan nahi dut nik", dio Laskurainek.
Osasun arloa da berea eta, hori horrela, kirolari denak osasunez jokatzeko moduan egotea izango da bere betebeharra: "Horrek lan handia eskatzen du atzetik baina, beste batzuen laguntzarekin, saiatuko gara gauzak ondo egiten. Mondragoetar moduan, ahaleginduko naiz barruan dudan guztia klubari ematen, taldeak gorago ikusteko".
Fisioterapeuta berriak uste du, emaitzek laguntzen badute, eroso egotera ailegatu daitezkeela. Hasierak ilusioz beterik egoten dira beti, bere esanetan, eta hala azaldu da bera.