Debekatu egin dute gaixotasun larriak dituzten presoen aldeko martxa

Goiena 2012ko abuztuaren 29a

Audientzia Nazionalak debekatu egin du gaixotasun larriak dituzten hamalau presoak askatzea eskatzeko oinezko martxa. Ibilaldia, bihar, eguaztena, Donostian hasi eta Arrasaten amaitzekoa da Arrasaten, zapatuan. Lau eguneko ibilaldia, oinez. Herrizaingo sailak hedabideetara igorritako ohar baten bitartez ohartarazi du martxa hori debekatu egin duela Audientzia Nazionalak. Ertzaintzak adierazi duenez, "Ofizioko agindua jaso ostean, oinezko martxaren antolatzaileei emango zaie erabakiaren berri, jakinaren gainean egon daitezen". 

Bestalde, 50 bat herritar batu dira Bergaran, epaitegiaren aurrean, Josu Uribetxeberria preso arrasatearra eta gaixo larri dauden hamalau presoak askatzea eskatzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak