Pedro Rubiraren arabera, Iosu Uribetxeberriaren sintomak ikusita, "bere egoera ez da terminala". Gaineratu du presoak oraindik ez dituela kimioterapia eta erredioterapia tratamendurik jaso eta horiek "elementu garrantzitsuak" direla "benetako bizi-itxaropena" zein den zehazteko.
Onartzen dute Uribetxeberriaren minbiziak "diagnostiko oso txarra" duela, "bueltarik ez" duela; baina gaineratu dute Zaballako espetxeko erietzean artatu dezaketela –Donostiako eta Leongo Ospitaleek guztiz kontrakoa diote_.