Euskal Herriko Historialarien III. biltzarra Arrasaten hasiko da

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 27a

Nabarraldek antolatutako biltzarrak lau saio izango ditu eta lehena, irailaren 7an izango da Arrasaten. Hizkuntzaren galera eta eremu murrizketa aztertuko dute, Gaztelaren inbasio eta konkistaren testuinguran. Arrasateko saioan eta beste hiruretan parte hartu gura dutenek 948 21 10 57 telefonoan edo edizioa@nafarroa.biz helbidean eman dezakete izena, irailarek 7a baino lehen.

Euskal Herriko Historialarien III. biltzarraren beste hiru saioak Leitzan (irailak 8), Agoitzen (irailak 14) eta Iruñean (irailak 15) egingo dituzte. Biltzarraren gain orokorra Nafarroaren konkistaren ondorioak izango da. Saio bakoitzak esparru ezberdina landuko du: Arrasaten, esan bezala, Hizkuntzaren galera eta eremu murrizketa; Leitzan Gaizkileen muga; Agoitzen Gazteluen suntsiketa; eta Iruñean Konkistaren ondorio orokorrak: instituzionalak, sozialak...

Aurreko bi kongresuak

Euskal Herriko Historialaren lehenengo bi biltzarrak Viana eta Oñatin egin zituzten, eta erantzun oso ona izan zuten herritarren aldetik. Txertoa argitaletxeak, Nabarralderekin koedizioan, bi akta-liburu kaleratu zituen Viana eta Oñatin landutakoekin: 1512, Nafarroaren konkistak 500 urte eta 1512, Euskal lurraldeak eta nafar Estatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak