Azken txosten medikuek berretsi dute Uribetxeberriaren egoera larria dela eta hiltzeko arriskua duela: Donostiako Ospitalearen ustez, urtebetean hiltzeko probabilitatea %90ekoa da, eta auzitegiko medikuena %50eko.
Bestalde, gaur, abuztuak 27, egingo dizkiote erradioterapia tratamendua hartu ahal izateko egin beharreko frogak. Abuztuaren 22an, onkologoaren aginduz, gose greba utzi zuenetik, indarrak hartzen ibili da tratamenduari aurre egin ahal izateko.