Abuztuaren 17an eman zion Espetxeetako Zuzendaritzako Idazkaritza Nagusiaki hirugarren gradua eman zion, gaixotasuna haren bizitza "arriskuan jartzen" zuela ulertuta. Gainera, Donostiako Ospitaleko txostenak zihoen Uribetxeberriaren egoera "atzera bueltarik gabekoa" zela.
Baldintzapeko askatasuneko lehen urratsa
Hirugarren gradua baldintzapeko askatasunerako lehen urratsa da. Hurrengo, Auzitegi Nazionalak eman beharko du. Fiskaltzak eskuetan ditu txostenak. Azken erabakia Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epaileak hartu beharko du.
"Muturreko egoeran"
Azken erabakia atzeratzen dabilela ikusita, Etxerat elkarteak esan du Uribetxeberriaren egoera "muturrekoa" dela, eta bi asteko gose grebaren ondoren, indarrak hartzen dabilela erradioterapia tratamenduari aurre egin ahal izateko.