Iban del Campo, Belgikako La Lovíere-ko dokumental egileen egoitzan

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 24a

Arrasatearrak Festival 5 sur 5en parte hartuko du beste lau egilerekin batera. Irailaren 22ra arte egongo da La Louviéren ostatu hartuta eta 10 minutuko dokumentala filmatu beharko du. Horiek jaialdiaren azken egunean proiektatuko dituzte. Del Campok La Louviére-n bertan egingo du grabazioa. Jaialdiaren helburua da bost astean, bost zuzendarik, bost dokumental egitea.

Zuzendari arrasatearrak blog baten kontatzen dihardu Belgikako lana. Hor dio bi aste barru hasiko duela grabazioa. Irudiak hartzeko astebete beharko duela dio eta post-produkzioa egiteko beste bi. Oraingoz, lekua ezagutu eta ideia bila omen dabil. 

Hasiera, Akira Kurosawa

Iban del Campok (Arrasate, 1971) Kurosawaren Dersu Uzala izan zen zinean ikusi zuen aurreneko filma. Egin zuen lehena, aldiz, Circo Raluy. 2001ean Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean eskaintzen zuten Sorreraren Dokumentala Masterrean eman zuen izena. Bertan, The Gas Manzuzendu zuen. Bartzelonan errealizadore moduan egin zuen lan hainbat telebistako kanaletan: Canal+, Cuatro…

2007an Donostiara itzuli zen Euskal Telebistako dokumental batzuk zuzentzeko. Telebistako esperientziaren ostean, Lo bakarrik (Solo dormir)film laburra zuzendu zuen, eta Harkaitz Canorekin batera Limbusfilmak produkzio-etxea sortu zuen. Bitartean, Mondragon Unibertsitatean irakasle moduan ere aritu zen.

2008ko udan, New Yorkeko Unibertsitateak (NYU) eskaintzen zuen dokumentalei buruzko kurtso batean izena eman zuen. Eta bertan datza, dokumentalaren eta fikzioaren artean, etengabeko jet lag sentsazioarekin hegazkin batera igo beharrik izan gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak