Arrasaten erretako autoaren gaineko ikerketarekin jarraitzen du Ertzaintzak

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 21a

Ertzaintzan emandako datuen arabera, ikertzen dabiltza domeka goizaldean Arrasaten gertatutakoa. Izan ere, auto batek su hartu eta kiskalita geratu zen Nafarroa Etorbidean. Lekukoren bat badago, Bergarako Ertzain etxera joatea eskatu dute ertzainek.

Domekan, goizeko 05:0ean jaso zuen Ertzantzak auto bat erretzen zegoenaren abixua. Gertaeraren tokira, Nafarroa Etorbidera, heldu zirenean su-itzalgailuarekin itzaltzen ahalegindu ziren, baina ezin izan zuten itzali. Hori horrela, Zubillagako suhiltzaileei deitu eta haiek kontrolatu zuten sutea. Autoa kiskalita geratu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak