Auzo afaria, bertso jaialdia, mus txapelketa eta beste, Uribarriko jaietan

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 21a

Hilaren 23an, 24an eta 25ean ospatuko dituzte San Bartolome jaiak Arrasateko Uribarri auzoan. Ume, gazte eta helduendako egitarau zabala osatu dute, eta bereziki aipagarria da  hilaren 24ko bertso jaialdian batuko diren protagonistak: Andoni Egaña. Amets Arzallus eta Uxue Alberdi. Jokin Labaien izango da gai-jartzailea. Jaialdia 22:30ean hasiko da. Jarraian duzue egitaraua, egunez egun.

Abuztuak 23

  • 16:30: Etxafuegoak jaiak hasteko
  • 17:00: Umeendako jolasak
  • 18:00: Txokolate-jana
  • 18:30: Buruhaundiak
  • 19:00: Trikipoteoa
  • 21:00: Auzo-afaria

Abuztuak 24

  • 11:00: Etxafuego jaurtiketa
  • 11:30: II. patata tortilla lehiaketa
  • 12:00: Meza
  • 18:00: Zezenak eta poniak
  • 19:00: Pintxo-poteoa Kaixo taldearekin
  • 22:30: Bertso jaialdia
  • 00:00: Erromeria Kaixo taldearekin
  • 00:00: Bolo txapelketa

Abuztuak 25

  • 11:00: Etxafuego jaurtiketa
  • 11:30: Umeendako puzgarriak
  • 12:00: Nagusiendako jolasak
  • 16:30: Mus txapelketa
  • 16:30: Umeendako bolo txapelketa
  • 17:30: Umeendako puzgarriak
  • 19:30: Buruhaundiak
  • 22:30: Erromeria Titau taldearekin

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak