"Josu Uribetxebarriaren askatasuna atzeratu eta bere osasun egoera gero ta gehiago kaltetu nahi dituzten aitzaki berriak bilatu ditu Espainiako Gobernuak" dio Herrirak. Egoera horren aurrean oharra kaleratu dute. "Josu Uribetxebarria aske geratu behar du, berehala eta inolako aitzakiarik gabe legea betez. Orain arte entzun ditugu eta entzuten ari garen aitzaki guztiak onartezinak dira, Iosuren sufrimendua luzatu eta bere egoera muturreraino eraman nahi dute, Josu heriotzaren atarian utziz", diote oharrean.
Herrirak gaineratu du: "Espainiako Gobernuaren azken erabakia, Fiskaltzaren eskaeraren bitartez, Iosu Uribetxebarriaren egoera beste bi aste inguru luzatzea giza eskubideen urraketa nabarmena eta euskal jendartearen gehiengo baten bake nahiari adar jotze makabroa suposatzen du".