95 ikasle Basque Culinaryko bigarren promozioan

Mireia Bikuña 2012ko abuztuaren 21a

Mundu osoko 337 hautagairen artean aukeratu dituzte. 15 gipuzkoarrak dira eta %25 atzerritarrak; besteak beste, Belgika, Kanada, Txina eta Kolonbiakoak. Hautaketa prozesuan ingelesezko probak, espediente akademikoa eta trebetasun eta gaitasun pertsonalak hartu dituzte kontuan. Lehen promozioan 70 ikasle egon ziren.

Gradua unibertsitate-sarbidea duten gazteei dago zuzenduta batez ere, eta Goi Irakaskuntzako Europar Espaziora dago egokituta. Lehen urtean, ikasleek prestakuntza trinkoa jasoko dute goizez eta arratsaldez, ikasketa teorikoak eta praktikoak tartekatuz. Gainera, zuzenean sukaldaritzari lotutako arloak ez ezik, beste hainbat arlotako irakaskuntza ere jaso dute (biologia, estatistika, informatika, etab.), sukaldaritzan balio anitzeko profesionalak izan daitezen.Ikasleek okintza, gozogintza, sukaldaritza, azterketa sentsoriala, biologia, aurrez prestatuak, enpresa eta abar ere ikasiko dute tailerren bidez.

Lau ezagutza eremu

Graduak lau ezagutza-eremu handi hartzen ditu:sukaldeko eta jangelako sommeliertza-teknikak, negozioaren kudeaketa, zientzia eta teknologia, eta kultura eta artea, eta gaztelaniaz eta ingelesez emango da.Profesionalak prestatzea du helburu, sukaldaritzako enpresak diseinatu, inplementatu eta gainbegiratzeko, bai eta sukaldaritza-prozesuak eta goi-mailako gastronomia-zerbitzuak ere:jatetxeak eta elikaduraren eta gastronomiaren sektoreko enpresak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak