Fiskaltzaren arabera, Donostiako Ospitaleak bidalitako txostena ez dago guztiz osatuta eta berriro bidaltzeko eskatuko du.
Espainiako Barne Ministroak eta Espetxe Zuzendaritzak, ostera, diote Donostiako ospitalearen txosten medikoa balekoa dela, besteak beste, ospitaleko zigilu ofiziala daroalako.
Horretaz gain, Fiskaltzak dio ez duela baldintzapeko askatasuna abiarazteko idatzizko proposamenik jaso. Zaballako espetxeko mediku batzordeak bidali behar du proposamena.
Joa zen egubakoitzean Espetxeetako Zuzendaritzak minbizi sendaezina duen Josu Uribetxebarria presoari hirugarren gradua eman zion eta uste zen gaur Auzitegi Nazionalak baldintzapean aske utzi edo ez erabakiko zuela. Ez da hala gertatu eta erabakia luza daiteke, gainera.
Presoaren bizilekua
Bestalde, Berria egunkariaren arabera, senideekin harremanetan jarri da Auzitegi Nazionala, aske gelditzekotan presoaren bizilekua zein izango litzatekeen jakiteko.