Herrira mugimenduak gogora ekarri du joan den astean egin zuen deia: abuztuaren 4an, zapatua, Arrasateko kalea hartzeko deia, Josu Uribetxeberria presoa aska dezaten eskatzeko. Zapatuan, Arrasateko plazan 17:30ean batuko dira.
Uribetxeberria, gaixo dagoela-eta, Zaballako kartzelara ekarri du Espainiako Gobernuak, eta handik zuzenean Donostiako ospitalera. "Hori ez da nahikoa; etxean izan behar luke", esan du Herrirako Illart Azkaratek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.