Iaz, 21 katu zaindu zituen udan Mari Cruzek, eta aurten, 15 bat baditu dagoeneko. Ekartzen dizkioten animaliei jaten eman, garbitu, atera eta, gaixotzen badira, albaitariarengana eroaten ditu; bereak balira moduan zaintzen ditu Mari Cruzek.
Zerbitzu hori emateko bere oporrei uko egiten dien arren, pozik egiten du lan hori Mari Cruz Kortabarriak, eta animaliak ere oso gustura izaten dira; berak dioen moduan, "batzuek ez dute etxera bueltatu gura izaten". Gaizki ez dauden seinale.