Baserritarren azokako azken otarrea banatu dute

Goiena 2012ko uztailaren 28a

Uztailaren 21eko azokan zozketatutako baserriko produktu sorta Inazio Beltran Gebarari egokitu zaio.

Baserritarren azoka berezia egin zuteen uztailaren 21eko zapatuan, Arrasateko Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan egite den moduan. 14 saltoki egon ziren bertan, artean ohiko baserriko produktuak, ardo ekologikoa, ahate haragia eta deribatuak, berduren kontserbak, pastelak, ogia, gazta, bidezko merkataritzako saltokia…

Horiekin batera, Turismo Debagoienak, Jardunaldi Gastronomikoen baitan antolatua, Garaion Natur Artearen eskutik sasoiko produktuen aldeko ekitaldi dastatzea burutu zuten: azokan erositako denboraldiko barazkiekin brotxeta-eskultura bat egin zuten, ondoren plantxan erre eta hurbiltzen zirenei dastatzen emateko.

Jende asko hurbildu zen ekitaldi original honetan partehartzera, baita brotxetak dastatzera ere, eta benetan giro polita nagusitu zen Seber Altube Plazan.

Azokaren amaieran, baserriko produktu sortaren zozketa egin zen, beti lez,  goizean zehar bertaratutako bezeroen artean. Txartel saritua Ignazio Beltran Gebararena izan zen eta produktu sorta,  Galartza  Auzoko Etxezuri Baserriko Arratek prestatu du oraingoan.  

Saria, atzo, egubakoitza, jaso zuen, otarrea, goizean, Arrasateko Udaleko BAZeko erakusleihoan egon ostean. Eguerdi aldera jaso zuen sari ederra Inaziok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak