Arrasateko Udaleko Enpegu eta Garapen Ekonomiko sailak emandako datuak dira. Sexuen arabera begiratuta, langabeen %51,6 emakumezkoak dira, eta %48,4 gizonezkoka. Zenbaki absolutuak begiratuta, 2012ko martxoan baino 34 emakume langabe gutxiago dago eta 31 gizonezko langabe gutxiago. "Berriro ere, 2008ko bukaera arteko joerara itzultzen gara, hau da, emakumezko langabe kopuru absolutoa gizonezkoa baino altuagoa izatea", diote Arrasateko Udaletik.
Langabezia tasari dagokionez, berriz, orokorra %12,74 koa bada, emakumezkoena %14,52 koa da, eta gizonezkoena %10,58 koa.
Sektore ekonomikoen arabera, langabe gehien dituztenak zerbitzuen sektorea –735 langabe– eta industria –361 langabe– dira. Aurreko hiruhileko datuekin alderatuta, industriako langabe kopurua gutxitu egin da, eta zerbitzuetakoa berriz, handitu.
Ondoko taulan ikus daiteke era grafikoan langabetu kopuruaren azken hilabeteetan izandako bilakaera, orokorrean eta sexuen arabera.