Udazabal ekimenaren barruan Moterron parkeko udako zinema emanaldiek ez dute geldialdirik egingo abuztu osoan zehar. Gaur izango da uztaileko azken emanaldia: 'Urte berri on amona!' euskal filma egongo da ikusgai. Abuztuan, berriz, bost pelikula ikusteko aukera izango da, egubakoitzero: hilaren 3an 'Intocable', 10ean 'Cowboys & Aliens', 17an 'Capitan America', 24an 'Aita Zonbia naiz' eta 31n 'Un feliz acontecimiento'. Irailean bi film ikusi ahalko dira: irailaren 7an La cazarrecompensas eta hilaren 14an La edad de hielo 4. Pelikula guztiak 22:30ean hasiko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.