Ez dira Sanferminak edo Bilboko Aste Nagusia izango, baina Ferrerias kaleko jaiek, bere neurrian, arrakasta izaten jarraitzen dute. Goizeko suziri-jaurtiketaren eta txistularien kalejiraren ostean, arratsaldean umeek hartu dute protagonismoa, denetariko jolasekin. Laster meza egingo dute parrokian, 19:00etan. Ordu berean, erraldoien konpartsa txikiak kalejira egingo du herri poteoa girotzeko. 21:00etan egingo dute herri afaria, kalean bertan –eguraldia asko aldrebesten ez bada, behintzat–, eta ostean, musika eta dantzaldia. Noski, Kubako iraultzaren omenezko mojitorik ez da faltako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.