Oporretan lapurretak ekiditeko zenbait aholku eta beste, Iñaki Arriaga udaltzainburuaren ahotik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 26a

Heltzear diren abuztuko oporrei begira Iñaki Arriaga udaltzainburuarekin egon gara lapurreten aurrean aholkuak jasotzeko. Hasteko, Arriagak dio abuztuan Arrasaten lapurretak ez direla bereziki ugaritzen: "Hilero bailarako udaltzainburuak biltzen gara, eta estatistikek ez dute erakusten gorakada nabarmenik; Gabonetan lapurreta gehiago ematen dira". Jarraian duzue Arrasate Irratian Arriagari egindako elkarrizketa osoa entzuteko aukera, hemen klikatuz.

Honako aholku hauek ekarri ditu gogora udaltzainburuak: "Konfiantzazko pertsonaren bati giltza uzteko aukera izanez gero, komenigarria litzakete noizbehinka pertsianak igo edo jaistea eta postontzia hustea etxean norbait dagoela pentsarazteko".  Bestalde, Arriagak gomendatu du jendaurrean gaudenean hil osorako kanpora goazela ez jakinaraztea, "ez dakigu-eta nor ari den gure planak entzuten". Edozein susmo izanez gero 943 25 20 10 zenbakira deitzea aholkatu du, beldur barik: "Horretarako gaude", dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak