Bi langile larri zaurituta Fagor Arrasateko leherketa baten

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko uztailaren 26a

Fagor Arrasatek Mondragoeko Nafarroa Etorbidean duen lantegian (sasoi bateko Gamei SA) leherketa bat izan da, 12:15ak inguruan. Horren ondorioz, bi lagun eroan dituzte, horietako bat erabat erreta, leherketa gertatu den parean dagoen Eskualde ospitalera. Biak daude larri, Eskualdeko ospitaleko berrien arabera. Suhiltzaileak bertaratu dira berehala; izan ere, eztandaren ostean, sua piztu da eta kea irteten zen lantegitik. Herrizaingo sailak aditzera eman duenez, zaurituetako bat ateratzeko suhiltzaileen laguntza behar izan dute. Arrasateko Udaltzaingotik adierazi dutenez, disolbentearekin zebiltzan bi langileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak