Festa giroak hartuko du gaur Ferrerias

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 26a

Urtero moduan, Kubako iraultzaren urteurrenak eta Ferrerias kaleko jaiek bat egingo dute. Gaur, uztailak 26, festa giroa izango da nagusi Arrasateko kalerik ezagunenetarikoan. Entzungai duzue Arrasate Irratian Itziar Perez jai batzordeko kideari egindako elkarrizketa. Barruan, egitaraua.

Egitaraua betikoa da: suziri-jaurtiketa (08:00), txistularien kalejira (12:00), haurrendako jolasak (17:00), meza parrokian (19:00), erraldoien konpartsa txikiaren kalejira (19:00), herri poteoa (19:00), herri afaria (21:00) eta dantzaldia (23:00). Herri afarirako txartelak Tamayon daude salgai 22 eurotan eta gaur bertan erosteko aukera egongo da. Afarian 90 bat lagun elkartzea espero dute antolatzaileek. Ondo pasa!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak