Irailean hasiko dira zubia eraikitzen, San Isidron

Ubane Madera 2012ko uztailaren 26a

Bide onetik eta ezuste barik. Halaxe doaz Axerikoa zubiko lanak. Harri-lubetak egiten dihardute orain, eta abuztuan horrexekin segituko dute. Murias enpresa eraikitzailearen asmoa da iraila-urrian hastea eraikitze lanak egiten. 

"Abuztuan harri-lubetak egiten segituko dugu. Hodiak… pasatu behar dira eta lan handia da. Abuztu ostera arte ezin izango gara eraikitze lanekin hasi", kontatu dute bertako langileek.

Bien bitartean, makinaz eta kamioiez beteta dago Musakolako sarrera. Hautsez eta zarataz beteta, inguruko bizilagunen zoritxarrerako. Eta hori bai, erretiratuen gozamenerako. Goizean goizetik dituzte "ikuskatzaileak" obretako langileek.

Baina era berean, makina guzti horiei esker, lanak bide onetik doaz; momentuz, behintzat, aurreikusitako epeak errespetatuz eta "akaso aurretik" ere bai. "Esan digute gura dutela Gabonetarako bukatuta egotea", ekarri dute gogora langileek.

Kontuak kontu, oraindik ere arraro egiten da Arrasateko sarrerako errepidea zirkulazio barik dagoela eta hondakinen behin-behineko biltegi moduan darabiltela ikustea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak