Bigarren saria Txirrinka taldeak irabazi du, 7.800 euro. Hirugarrenak, Lipi eta Moe taldeak, 3.900 euro irabazi ditu. Porraren lehiakortasun handiaren adierazle da hirugarren eta laugarren sailkatuen artean 20 puntuko aldea bakarrik egon dela. 3.000 euro baino gehiago balio dituzten 20 puntu. Izan ere laugarren sailkatutik hamargarrenera, 780 euro eraman ditu bakoitzak.
Bazkari bat eta krisia hobeto eraman
Diruarekin zer egingo duen ez du zehazki pentsatu aurtengo irabazleak. Hori bai, aurreratu digu lagun koadrilarekin bazkari bat egingo duela: "Krisia hobeto eramaten ere lagunduko du", gaineratu du.