"Gaur behintzat esperantzarako atea zabalik utzi dute. Atzo esan zigutenetik gaur esan digutenera alde handia dago", esan du Jabi Uribetxeberriak. Izan ere, Josu Uribetxeberria presoaren medikuaren arabera, buruan azaldu zaizkion noduloen gaineko diagnostikoa oraindik ez da argia. Erresonantzia bat egin beharra dago jakiteko zer duen eta ospitaleko zuzendariak hori egiteko baimena ematearen zain daude.
Biriketako noduloak
Biriketako noduluei dagokienez, berriz, horiek ere ez daude argi zer diren: "Zerbait duela ikusten da, baina fistula bat izan daitekeela ere esan dute. Dena den, haren aurrekariak kontuan hartuta…"
Beraz, zain egotea besterik ezin dute egin momentu honetan Uribetxeberriaren senideek: "Esan diogu medikuari egunero galdetuko dugula zein den egoera".