Hori horrela, Udan odola ematea beharrezkoa dugu kanpaina abiarazi du Arabako Odol Emaileen Elkartea eta dei egiten du odola emateko. Gogora ekartzen dute odola beharrezkoa dela eta ezin dela laborategian sortu, "giza odolak beste ezerk ez dezake pertsona salbatu". Eta gogora ekarri dute, baita ere, odol-osagaiek epe-muga dutela: plaketek 5 egun, globulu gorriek 42 egun eta plasmak urtebete.
Kontuan hartu beharrekoak
Odola eman hala izateko baldintzak dira 18 urtetik gorakoa eta 66tik beherakoa izatea eta gutxienez 50 kilo izatea. Odola eman aurretik, kontrol medikoa egiten dutela ere jakinarazi dute. Urte batean, emakumeek hiru aldiz eman dezakete odola eta gizonek, berriz, lau aldiz.