Atzo, martitzena, biriketan nodulua duela berretsi zien senideei Leongo ospitaleko medikuak. Burura zabaldu izana ere posible dela aurreratu zien, baina hori jakiteko proba batzuk egin behar dizkiotela eta proba horiek egin eta emaitzak jaso arte zazpi bat egun pasa beharko direla. Notizia horiekin Josuren bi senide hango ospitalera abiatu dira gaur goizean, probak egin ostean medikuen informeak eskatzeko eta Euskal Herriratzeko eskatuz; ospitala behar izanez gero Donostiako ospitalera ekartzeko, eta bestela zuzenean etxera. Josurekin ere egon gura dute.