Santiago eguneko armen alardea, Arrasaten

Ubane Madera 2012ko uztailaren 25a

Santiago eguna gaur, uztailaren 25ean, izan arren, antzina, Arrasaten, uztailaren 22aren bueltan ospatzen zuten: "Herriko alkateak egiten zuen ikuskatze-militar moduko bat zen. Kapare eta bizilagunen aldez aurreko izen-ematea ziurtatu eta desfilea egiten zuten plazan, danbolinaren erritmora. Martxa berezia interpretatzen zuen, Pilar infantaren hilotza Eskoriatzako bainuetxetik atera zutenean interpretatu zuten martxa bera". Josemari Velez de Mendizabal historiagileak dakar kontakizun osoa Hots begi danbolinak izeneko blogean.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak