"Josuren egoera Espainiako espetxe politikaren erakusle argia da. 6 urte daramatzagu bere egoeraren larritasunaz ohartarazten, (…) Minbizia duen pertsona bat espetxean mantentzea inolako gizatasunik ez duen erabakia da, giza eskubide guztien aurkakoa. Finean, horretan oinarritzen da Espainiako espetxe politika, giza eskubideen ukazioan", salatu zuten atzoko agerraldiaren amaieran.
"Atzera bueltarik gabeko tragediak"
Adierazi zuten Espainiako kartzeletan 14 preso daudela larri gaixo, eta Herrira mugimenduaren izenean "alarma guztiak piztu" dituzte horien egoera dela-eta: "Beldur gara gaixotasun larriak dituzten presoen egoerak zer ondorio izan ditzakeen, baina egoera bere horretan mantentzeak benetan atzera bueltarik gabeko tragediak sor ditzakeela sinistuak gaude".
Egubakoitzean, manifestazioa
Gogora ekarri zuten Parot Doktrinaren harira, Estrasburgoko ebazpenak arrazoia eman diela eta nabarmendu zuten ildo bereko "emaitza gehiago" iritsiko direla. Hala ere, Herrira mugimenduaren esanetan, "egoera larrienak gainditzea da luze baino lehen lortu beharrekoa. Josu etxera ekartzea, larriki gaixorik diren beste hamahiruak etxera ekartzea, bizi osorako zigorrarekin eta sakabanaketarekin amaitzea". Eta hori aldarrikatzeko, "herritarrei, eragile politiko, sindikal eta sozialei dei berezia" eginten diete "egoera hau amaitzeko beraien indarrak biderka ditzaten".
Mobilizaziorako eguna ere zehaztuta dute: egubakoitzean, 19:30ean.