Aurten, Euskal Herrira lau neska-mutiko etortzea aurreikusten zen eta Udalak lauen bidaiak ordaindu zituen. Azkenean, ordea, bi soilik etorri dira Arrasatera; hemen haurrak hartzeko prest zeuden familia kopuru beste haur.
Laarusi eta Naziha
San Joanetan heldu ziren geurera, bi hilabetetarako, eta abuztua amaiera arte Arrasaten ibiliko zaizkigu, jolasean.
Agurne Juldain, Nubi elkarteko kidearen arabera, "Naziha gaixorik dago eta ez zegoen etortzeko moduan" eta, horregatik, Laarusi bakarrik agertu da udaletxera. Hamar urte ditu Laarusik eta kontatu udal ordezkariek kontatu digutenez, "fundamentu galanta dauka mutil jator eta guapo" honek. Saharan bera baino gazteagoak diren bi anai-arreba dituela kontatu du, baita anaia handiagoa duela ere, Palma de Mallorcan bizi dena.
Hauxe du Arrasaten oporrak igarotzen dituen hirugarren urtea, Ana Gil eta Nacho Mateosen etxean eta eskatu du "Anari eta Agurneri eskerrik asko emateko".
Familia "asko-asko" botatzen omen du faltan, baina hemen ere lagun asko egin dituela kontatu du, "mutilak, gehienak". Aretxabaletan ibili da udalekuetan eta aipamen berezia izan du Aitor "Aretxabaletako lagun onarentzako". Ikaragarri ondo pasatu beharra izan du udaleku horietan, orain ez baitu Aretxabaleta saltzeko; Arrasate baino, nahiago duela argi utzi du Laarusik.