Gazte bulegoaren bidaiatekan, edo sarean (www.gaztebulegoa.com) kontsulta daitezke bidaiatzeko aholkuak eta informazio praktikoa.

Bidaiarien foro edo gida argitaratzaileen webgune batzuen bilduma ere aurkeztu dute txostenean: (www.mochileros.org, www.viajeros.com, www.cuentatuviaje.net)
Edo alojamendu motak aurkitzeko bideak: etxeak partekatzeakoak, aterpetxeak, bed and breakfast estilokoak edo kanpinak. Adibidez: "Etxeak partekatzeko: Normalean doako zerbitzuak izaten dira, baina izena eman behar duzu (errejistratu) bertako eskaintzak ikusteko:www.stay4free.com, www.couchsurfing.org…"
Bidaiatzeko garraio motak
Bidaiari berari dagokionez, kostu baxuko hegaldien berri, aireportuena, trenena, ferryena, autobusena edo autoa partekatzearen gaineko informazioa eskuratzeko bideak errazten dituzte.
Kostu baxuko konpainiak: www.ryanair.com, www.wizzair.com, www.volotea.com/es, www.easyjet.com, www.vueling.com.
Txartelak eta osasuna
Osasunarekin lotutakoak ere batzen ditu gazte bulegoaren txostenak, txartelen gainekoak ere bai (aterpetxeena, gazteena, familiakoena, taldekoena…) eta baita ikasleei dagokiena ere.
"Europako osasun txartela:Beharrezkoa da Europan osasun zerbitzuak erabili gura badituzu. Bi urteko iraupena du eta Gizarte Segurantzako bulegoetan eskatu behar da"(eskaera berrien edo adin txikikoen kasuan). Bestela, on-line eskatu behar da".