Arrasaten irailaren 7an egingo den saioan hiru hizlari izango dira: Iñaki Lasa (Kontseilua), berak emango du Hizkuntza-politika egokiaren konkistarantz izenburuko hitzaldia; ondoren, Koldo Zuazoren txanda izango da eta berak hitz egingo du euskararen bilakaeran Nafarroak izan duen eraginaz; eta azkenik, Jean Louis Davantek Konkistaren ondotik, euskararen egoera zelan aldatu zen Nafarroa Garaian eta Beherean izenburuko hitzaldia emango du.
Ondoren, mahai-ingurua izango da.
Gainontzeko biltzarrak
Arrasateko biltzarraren ostean, irailaren 8, 14 eta 15ean beste hiru herri hauetan jarraituko dituzte saioek: Leitzan, Agoitzen eta Iruñean, hurrenez hurren. Egitarau osoa hemen duzue ikusgai.
Izen-ematea
Biltzarrera joateko dagoeneko eman daiteke izena telefono honetara deituta: 948 21 10 57. Helbide honetara mezu bat bidalita ere eman daiteke izena:info-biltzarra@nafarroa.biz.
Saio bakarrean matrikulatuz gero, 20 euro ordaindu beharko dira, biltzar guztietarako izena emanda, berriz, 60 euro.