Besaide mendizale elkartearen deialdiarekin bat eginez, 35 lagun elkartu ziren atzo Valdezkarai, San Lorentzo eta Valvanera monasteriora arteko ibilbidea egiteko. Garibai autobus geltokian 07:30ean egin zuten hitzordua eta 09:30ean iritsi ziren Valdezkaraiko eski-estaziora. Hortik, lau kilometro inguru ibli ostean, San Lorentzoko gailurrera abiatu ziren (2271 metro) eta handik 11 kilometroko ibilbidea osatu ostean Valvanera monasterioa bisitatzeko aukera izan zuten. Adierazi digutenez, "eguraldi zoragarria" egin zuen ibilbide osoan zehar eta ederto ibili ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.