Josu Uribetxeberria presoa ospitalean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 23a

Egubakoitzean eraman zuten Mansilla kartzelatik Leongo ospitalera, biriketako nodulu bat zela-eta, eta biharamunean beste nodulu bat aurkitu zioten, buruan. Atzo, domeka, berarekin egon ziren anai-arrebak, ordu erdiz, baina ezin izan zuten medikuarekin hitz egin; gaur ahaleginduko dira harekin egon eta informazioa eskuratzen. Arrasateko Herrirak enkartelada eta manifestazioa deitu ditu.

Bihar, martitzena, izango da enkartelada, 19:00etan, Seber Altube plazan, Josu Uribetxeberriaren egoeraren berri emateko. Manifestazio deialdia, bestalde, bariku arratsalderako egin du; 19:30ean aterako da Herriko plazatik, preso arrasatearraren eta larri gaixorik dauden gainontzekoen askatasuna aldarrikatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak