Filosofiadun txapelketa izateaz gainera, ekitaldiz betetakoa ere bada II. San Andresko Golf Txapelketa. Dokean jokatu dute goizean, bazkaria egin dute ondoren eta golf txapelketa gero; eta eguna borobildu eta ederto bukatzeko, afaria egingo dute amaieran.
Datorren urtean, herri guztian
Eta bi urteotako arrakasta ikusita, antolatzaileen asmoa da, datorren urtean ekimena handitu eta herrira zabaltzea: "Goizean hasi, eta auzoz auzo joan golfean jokatzen, San Andresen bukatu arte. Gainera, merke irteten da kontua: 20 euro bazkari-afaria eta bost euro golfean jokatzea. Materiala MUgarrik, Zabalak eta Sandrok ipintzen dute, ez da dohain berezirik behar eta gainera, ziurtatu dezakegun oso ondo pasatuko dutela", azpimarratu du Jose Luis Etxeberria Porruk, antolatzaileetako batek.
Eta bertara joanez gero, agerikoa da hori egia borobila dela: ederto pasa dute jokalariek eta baita txapelketa ikustera gerturaru direnek ere.