Ilusionismoa eta umorea gaur Seber Altube plazan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 20a

'Pensamientos encontrados' ikuskizuna izango da gaur, egubakoitza, 20:00etan, Jon Zabal mago bilbotarraren eskutik. Ilusionismo mentala ardatz duen emanaldi komikoa da, eta pentsamenduen manipulatze saiakera horretan, misteriozko, intrigazko eta magiazko atmosfera lortzen du Zabalek.

Kontrol mentaleko efektuak, zentzugabeak bezain arriskutsuak diren proba psikologikoak, apustu jokoak –noski, irabaztea ezinezkoa da–, eta telepatia saioak egingo ditu magoak, besteak beste. Beraz, ikus-entzuleak ikuskizunaren parte izango dira.

Udaleko Kultura Sailak antolatutako Udazabal ekimenari esker izango da ikuskizuna Seber Altube plazan, 20:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak