Iturriotzek dei egin die gazteei bereziki azokara hurbildu eta barazki ekologikoak probatzera: "Itxura ez da barazki industrialena bezain erakargarria baina zaporea askoz hobea da". Ekintza hori Garaionek eta Debagoieneko Turismo Sailak elkarlanean antolatu dute, jardunaldi gastronomikoen baitan.
Aramaixo Basarri Barri ere bai
17 postu izango dira bihar. Arrasateko bost baserri izango dira denboraldiko produktuekin baina aipatzekoa da biharkoan zein datozen azoketan bertako produktuei irteera ematea helburu duen Aramaixo Basarri Barri fundazioko produktuak ere izango direla; oraingoz, sagardoa eta sagar-zukua. Abuztuan ez da azokarik egongo, eta irailean bueltatuko da.