Datorren astean amaituko dira udaletxeko harrera egokitzeko obrak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko uztailaren 19a

Asteon hasi dituzte udaletxeko harrera egokitzeko lanak. Helburua da zerbitzua hobetzea eta udaletxera bilera batera edo galdezka datozenak dagokion lekura ondo bideratzea. Udalaren arabera, egunero bizpahiru herritarrek –atzerritarrak askotan– jotzen zuten udaletxera informazio bila, horretarako BAZera joan behar direnean. Finean, udaletxera sartzen diren eskaerei irtenbide bat eman gura diete.

Orain arte Udaltzaingoa egon den lekua egongo da harrera berria. Batetik, gura dute harrerako barra erabilgarriagoa egitea zaharrak ez zuelako irisgarritasun baldintzak betetzen eta kristala oztopo izaten zelako erabiltzailearen eta udal langilearen artean. Era berean, hainbat urtetan udaltzainburu izan den Jose Luis Etxeberriaren bulegoa itxaron-gela izango da bi aste barru, izan ere, lanak datorren astean amaitzea espero dute. Obraren aurrekontua da ia 16.000 eurokoa. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak