Udaixeko gazteek murala margotu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko uztailaren 19a

Erdiguneko Gazteguneko kanpoko paretan margotu zuten, atzo. Kosta ala kosta udaleku ibiltarian ibilitako gazteen laguntza izan zuten.

Udaixeko egitarauarekin jarraituz, seigarren ekintza egin zuten atzo gazteek eta Kosta ala kosta udaleku iblltarian jardundakoen laguntza izan zuten. Hain justu, astelehenean iritsi ziren eta mendiz mendi igaro dituzten abentura guztiak islatu zituzten atzo margotutako muralean.

Lau hezitzaile eta 21 gazte aritu ziren buru belarri pareta margotzen eta behin lanak bukatuta, bertan bazkaldu zuten. Kontu kontari ibili ziren eta udalekuetako argazki muntaia ere ikusi zuten.

Lan bikaina egitearekin batera, egun ederra igaro zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak