Udal zerbitzuek ordutegi berezia izango dute udan

Goiatz Arana Begiristain 2012ko uztailaren 18a

Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZ), Kulturaten eta Aukean ordutegi bereziak izango dituzte uda sasoian. Udaltzaingoak ez du aldaketarik jasango, urte osoan baitago zabalik, eguneko 24 ordutan.

BAZ

Abuztuan: astelehenetik egubakoitzera, 08:30etik 14:00etara; zapatuetan, itxita.

Irailean: ohiko ordutegia (astelehenetik egubakoitzera, 08:30etik 19:00etara; zapatuetan, 09:00etatik 13:00etara).

Kulturate

Ekainaren 22tik irailaren 16ra: astelehenetik egubakoitzera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; zapatuetan, itxita.

Abuztuan: astelehenetik egubakoitzera, 09:30etik 14:30era; zapatuetan, itxita.

Aukea

Ekainaren 16tik irailaren 16ra: Musakolako kanpoko igerilekuak, 10:00etatik 20:30era; instalazioak, 09:00etatik 21:00etara.

Udaltzaingoa

Urte osoan zabalik, eguneko 24 ordutan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak